Xarma duten helmugak

Xarma duten helmugak
2022ko iraila

Sagardoa upeletik zuzenean dastatzea, ganadua elikatzea edo zure eskuekin bildutako produktu tipikoak kozinatzea bezalako jarduerak entzungo dituzu, baldin eta zure oporrak planifikatzeko garaian nekazalturismoetan ostatu hartzeko apustua egin baduzu.


Landetxeak erakargarri turistiko bihurtu dira gure lurraldeko bisitari askorentzat. Aurten, uztailean, Euskadik 24.385 sarrera izan ditu landa-ostatuetan, duela urtebete baino %27,7 gehiago.
Aldeas Treviño, Behitegi, Izpiliku, Lunaetxea, Natura Sobron, Kañiko, Haizatu, Legaire edo Los Huetos dira Araba Marketeko landetxeetako batzuk. Gure landa-turismoko ostatuek hiriko errutinatik deskonektatzen laguntzeko dohaina dute, eta esperientzia atseginez betetako jarduera ugari eskaintzen dituzte, tokiko kulturaren aberastasuna ezagutzeko pentsatutakoak.

Aitor Ibaibarriagak 61 urte ditu, eta hamar urte baino gehiago daramatza Gasteizko Abeletxe Eskolaren eta Los Huetos landetxearen jabe izaten. Bere helburu nagusia da landa-esperientzia paregabea eskaintzea, bisitariek faunaz, mendi-ibilbidez eta historiaz zein kondairaz betetako inguruneaz gozatzeko aukera izan dezaten. Hori guztia leku lasai, isil eta zabal batean, Badaia mendilerro bikainaren eta hiriburuaren ondoan.

Krisiaren ondoren, familiak inbertsio handia egitea erabaki zuen landa-ostatua sortzeko, 60 bizilaguneko herri batean bisitariei landara, animalietara eta mendietara hurbildu ahal izatea eskaintzeko. Jabearen arabera, “ezagutu nahi duzun lekuaren bihotzean bertan ostatu hartzeko aukera ematen dizun harribitxia da landa-turismoa; zure pasioari egokituko zaion espazio bat bilatzea eta hartaz topera gozatzea, dela jateaz, paseatzeaz, dela bizikletaz, dela istorioak ezagutzeaz… Ohiko errutinaren tentsiotik letra larriz deskonektatzea, alegia”.
Edertasun handiko leku berezi batean, ardoaren eta arrainaren ibilbide mitikoaren haitzarte baten ondoan, aurkitu dugu Alfredo Lopez, Kañiko landetxearen jabea. Etxejabeak azaldu duenez, Okinako ukuilu zahar bat zaharberritzeko ideia nekazal giroaren alde egiteko eta Arabako Mendialdeko herri txiki hau biziberritzeko gogotik sortu zen. “Jendeak naturarekin konektatzeko beharra dauka, eta are gehiago pandemiaren ondoren”. Funtsezkoa da abeltzaintzan eta nekazaritzan jarduten duen oso herri landatar baten bizimodua erakustea. Asko gustatzen zaigu dena bertatik bertara ikustea”, dio Alfredok.


Merkataritza txikiari eta hurbileko ekonomiari zuzeneko laguntza ematea da landa-turismoaren funtsezko onuretako bat. “Atentzioa ematen digu gure bezeroek bazkari, bisita edo oparietan uzten duten diruak”, aipatu digu Los Huetos landetxearen jabeak, harrituta. Aitorrek kontatu digunez, arrotzek zikindu eta gauzak gaizki zaintzen dituztela dioen mitoa egon arren, hondatzen dutena baino gehiago ematen dute bisitariek. “Laguntza ekonomiko bat emateaz gain, bizimodu erabat desberdinak ekartzen dituzte, gure ezagutza eta herriko bizilagunena aberasten dutenak, gehienak ‘bertakoekin’ erlazionatzen baitira, esan digu Kañiko landetxeko Alfredok. 

Europako Ekoetiketa Ekologikoa EBren zigilu zorrotza da, eta ostatu turistikoen ingurumen-jardunbide egokiak bereizten ditu. Gero eta gehiago dira atzerriko turismoaren sektore handi batek hainbeste balioesten duen bereizketa hori lortu duten Arabako landa-ostatuak. Izan ere, Euskadi da sailkapen nazional horren liderra. Turismo iraunkorraren eta arduratsuaren aldeko apustua da egun libreez gozatzeko gero eta bisitari gehiagok landetxeetara jotzeko duten arrazoi nagusietako bat. Ez dugu ahaztu behar, halaber, nekazalturismoa landa-komunitateen sustatzaile, ingurumenaren babesle eta naturarekin lotzeko bitarteko dela.

Comparte
Pribatutasun politika

Información básica sobre protección de datos

RESPONSABLE: DIPUTACIÓN FORAL DE ÁLAVA – Desarrollo Económico

FINALIDAD: La finalidad para la que se tratan los datos personales es contestar a sus solicitudes de información. En caso de suscripción a la newsletter, los datos proporcionados se utilizarán para el envío ocasional de boletines. Y en caso de inscripción en la jornada, para gestionar dicha inscripción.

LEGITIMACIÓN: Consentimiento del interesado.

DESTINATARIOS: No se cederán datos a terceros, salvo obligación legal.

DERECHOS: Dº de acceso, rectificación, supresión y oposición y otros derechos, como se explica en la información adicional.

INFORMACIÓN ADICIONALl: Para obtener más información, puede acceder en el reverso o documento anexo a este fichero.

Información adicional sobre protección de datos

RESPONSABLE: DIPUTACIÓN FORAL DE ÁLAVA – Desarrollo Económico, NIF P-0100000-I, dirección Plaza de la Provincia, 01001 Vitoria-Gasteiz. Email de contacto: info@arabamarket.eus

FINALIDAD: El tratamiento de los datos personales se realiza con la finalidad de contestar a sus solicitudes de información. En caso de suscripción a la newsletter, los datos proporcionados se utilizarán para el envío ocasional de boletines. Y en caso de rellenar el formularo de inscripción en la jornada anual que organizamos, los datos se usarán únicamente para gestionar dicha inscripción. Cualquier otra finalidad distinta de las previstas se comunicará previamente a los titulares de los datos personales para su correspondiente autorización.

LEGITIMACIÓN: La base jurídica en la que se basa el tratamiento es el consentimiento del interesado. Sus datos se conservarán mientras se mantenga la relación comercial o durante el tiempo necesario para cumplir con las obligaciones legales.

DESTINATARIOS: No se cederán datos a terceros ajenos, salvo obligación legal. No existen transferencias internacionales de datos.

DERECHOS: Cualquier cliente tiene derecho a obtener información sobre el tratamiento de sus datos personales; para ejercer el DERECHO DE ACCESO o consulta a sus datos personales, el DERECHO DE RECTIFICACIÓN para modificar datos erróneos o datos incompletos, DERECHO DE SUPRESIÓN o cancelación de sus datos personales cuando ya no sean necesarios para los fines que motivaron el tratamiento, DERECHO DE LIMITACIÓN DEL TRATAMIENTO, DERECHO DE OPOSICIÓN al tratamiento, DERECHO A LA PORTABILIDAD de sus datos personales, puede dirigirse a ARABA 4.0, en el email info@arabamarket.eus.

Ez
Onartzen dut