Sukaldetik bihotzera

Sukaldetik bihotzera
2022ko maiatzan

Estibalizek Sukaldatuz Jolasten sortu zuenean, ez zuen imajinatu haurrei behar bezala elikatzen irakasteko ekimen hori hazi den bezala haziko zenik. Orain, Hazten eta Jolasten bihurturik, imajinatzen zituenak baino gai gehiago lantzen ditu Estibalizek, sukaldaritzari buruzko tailerrak ez ezik arteari eta zientziari buruzkoak ere egiten baititu.

Izan ere, dibertsiotik eta praktikatik irakastea da Alegria-Dulantziko auzokide honen asmoa. Tailerren bidez, haurrek hazkuntza-etapa bakoitzaren berezko gaitasunak ikastea eta garatzea bilatzen du, errezetak, zientzia eta artea ikasten dituzten bitartean.

Bere sukaldaritza-tailerrean, elikagai osasungarriei, errezetei eta prestaketei buruz ikasten dute haurrek, kozinatzen gozatzen dute, eta beren denbora partekatzen dute, pertsonalitatea garatzen dituzten bitartean. Nerabeentzat diseinatutako segmentu bat ere badu, eta modu egokian elikatzen irakasteaz gainera, elikagai ultraprozesatuez eta janari azkarraz (fast food) abusatu beharrik ez dagoela erakusten die.

Alegria-Dulantzin sortutako eta finkatutako ekimenak ez du mugarik lurraldearen barruan. Estibalizek eta bere taldeak ez dute lokal fisikorik, eta, beraz, beharrezko tresna guztiekin mugitzen dira (labeak, mahaiak, tabureteak, etab.) deitzen dieten edozein lekutara. Izan ere, sortzaileak landa-ingurunean antzeman zuen behar hori: “Badirudi eskolaz kanpoko jarduera horiek guztiak hiriei lotuta daudela, eta mugitu egin behar duzula horiek egiteko”, esan du.

Hala ere, landa-ingurunean jarduteak jendearekiko hurbiltasuna eta harreman estua ematen dizkiola uste du. “Inguruan antzeko gauzarik ez dagoenez, erakundeen babesa, departamentuetako arduradunekiko eta gurasoekiko tratua... Dena da askoz hurbilagoa”, gehitu du. Bereziki onuragarria da hori haurren hazkunderako: “Hemen kontaktu zuzena dute animaliekin, landareekin, naturaren bizi-zikloekin, askatasunez egin dezakete korrika kaleetan… Hiriak ez du halakorik ematen”, erantsi du.

Estibalizen ustez, proiektu honen helburu nagusia da haurrak pertsona hobeak izan daitezen sustatzea, sormena, autoestimua, pazientzia eta beste hainbat ezaugarri landuz. Gehien lantzen den balioetako bat pazientzia da: “Zerbait egin behar bada, itxaroten ikasi behar dute”. Gauzek beren denbora dute”, azaldu du.

Solidaritatea lantzen ere ahalegintzen dira Hazten eta Jolastenen, Bizkotxo solidarioa edo bidezko merkataritza bezalako ekimenen bidez. Gaur egun, doako tailer bat egiten ari dira Ukrainako haur errefuxiatuentzat, eta uztailean haurren minbiziaren ikerketarako diru-bilketa batean parte hartuko dute.

Tradizioak eta ohiturak mantentzea da oinarrizko zutabeetako bat, eta, horregatik, data garrantzitsuak lantzen ahalegintzen dira, hala nola San Blas, Santa Ageda edo San Prudentzio. Gainera, hizkuntzari eusteko modu gisa, euskaraz ere ematen dituzte tailerrak, haurrek euskaraz egin dezaten. Hori bera egiten dute ingelesarekin ere. 

Ikastetxeetan dago Hazten eta Jolastenen etorkizuna. “Espero dugu ikasturte osoko eskolaz kanpoko gure jarduerak gero eta ikastetxe gehiagotan sartzea”, adierazi du Estibalizek. Era berean, ikasturte amaierako jaietan eta beste batzuetan tailer puntualak egiten jarraitu nahiko lukete, beren jakintza haurrei eta nerabeei helarazteko. 

Era berean, adinekoentzako egoitzetan lan egitea gustatuko litzaieke. Kasu horietan, helburua desberdina izango litzateke: aktibo mantentzea eta beren adineko pertsona gehiagorekin harremanak izateko aukera ematea, denbora-tarte atsegin bat igarotzeko. Hori guztia erreferentziazko proiektu bihurtzeko eta ekimena pixkanaka zabaltzeko asmoarekin, ahalegin handiz eta maitasun osoz. 

Comparte
Pribatutasun politika

Información básica sobre protección de datos

RESPONSABLE: DIPUTACIÓN FORAL DE ÁLAVA – Desarrollo Económico

FINALIDAD: La finalidad para la que se tratan los datos personales es contestar a sus solicitudes de información. En caso de suscripción a la newsletter, los datos proporcionados se utilizarán para el envío ocasional de boletines. Y en caso de inscripción en la jornada, para gestionar dicha inscripción.

LEGITIMACIÓN: Consentimiento del interesado.

DESTINATARIOS: No se cederán datos a terceros, salvo obligación legal.

DERECHOS: Dº de acceso, rectificación, supresión y oposición y otros derechos, como se explica en la información adicional.

INFORMACIÓN ADICIONALl: Para obtener más información, puede acceder en el reverso o documento anexo a este fichero.

Información adicional sobre protección de datos

RESPONSABLE: DIPUTACIÓN FORAL DE ÁLAVA – Desarrollo Económico, NIF P-0100000-I, dirección Plaza de la Provincia, 01001 Vitoria-Gasteiz. Email de contacto: info@arabamarket.eus

FINALIDAD: El tratamiento de los datos personales se realiza con la finalidad de contestar a sus solicitudes de información. En caso de suscripción a la newsletter, los datos proporcionados se utilizarán para el envío ocasional de boletines. Y en caso de rellenar el formularo de inscripción en la jornada anual que organizamos, los datos se usarán únicamente para gestionar dicha inscripción. Cualquier otra finalidad distinta de las previstas se comunicará previamente a los titulares de los datos personales para su correspondiente autorización.

LEGITIMACIÓN: La base jurídica en la que se basa el tratamiento es el consentimiento del interesado. Sus datos se conservarán mientras se mantenga la relación comercial o durante el tiempo necesario para cumplir con las obligaciones legales.

DESTINATARIOS: No se cederán datos a terceros ajenos, salvo obligación legal. No existen transferencias internacionales de datos.

DERECHOS: Cualquier cliente tiene derecho a obtener información sobre el tratamiento de sus datos personales; para ejercer el DERECHO DE ACCESO o consulta a sus datos personales, el DERECHO DE RECTIFICACIÓN para modificar datos erróneos o datos incompletos, DERECHO DE SUPRESIÓN o cancelación de sus datos personales cuando ya no sean necesarios para los fines que motivaron el tratamiento, DERECHO DE LIMITACIÓN DEL TRATAMIENTO, DERECHO DE OPOSICIÓN al tratamiento, DERECHO A LA PORTABILIDAD de sus datos personales, puede dirigirse a ARABA 4.0, en el email info@arabamarket.eus.

Ez
Onartzen dut