Jaiak argitzen dituen milaka urteko artea

Jaiak argitzen dituen milaka urteko artea
2022ko apirila

Nolakoak lirateke gure herrietako jaiak su artifizialik gabe? Zerura txundituta begiratzea magia argitsu eta iragankor baten emaitza da; antolaketari, logistikari, sormenari eta araudiari dagokionez ahalegin handia eskatzen duen magia batena.

150 urteko historiak eta prestigio handiko piroteknikarien bost belaunaldik bermatzen dute Pirotecnia FMLren ibilbidea. Gure lurraldeak bertatik bertara ikusi du Martínez de Lecea anaien familia negozioak, Espainiako zaharrenetakoa denak, izandako bilakaera. Gaur egun Félix, Luis eta Miguel Martínez de Leceak zuzentzen dute, fundatzaileen birbilobek, eta haiek dira ospakizun bakoitza argiztatzeaz arduratzen direnak. 

Su artifizialekin ospatzeko tradizioa antzinakoa da. Lehenengo suek Txinako zeruan egin zuten eztanda, 600 eta 900 urteen artean. Kultura hartan, espiritu gaiztoak uxatu nahi zituzten, eta horretarako gesala, ikatza, sulfuroa eta beste osagai batzuk konbinatzen zituzten, sutan zarata handia eginez eztandarazteko. Gaur egun, ikuskizun horien konnotazioa asko aldatu da: Miguelek eta bere taldeak zoriontasuna, ospakizuna eta alaitasuna sinbolizatzen dituen milaka urteko arte gisa deskribatzen dute jardun hau.

Landa eremutik sortzen den ekintzailetza
Ingurune zuhaiztu eta bukolikoak eskaintzen zituen segurtasunak eta lasaitasunak bultzatuta, familiak Bergüendan ekiteko apustua egin zuen. Aitak enpresa inguru hartan ezartzea erabaki zuen, 1984an. Dena den, enpresa herri gehiagotan ere egon da. Ozetan sortu zen XIX. mendean eta herriak, enpresaren bilakaera ikusteaz gain, milaka urteko jardunaren beraren bilakaera ere ikusi zuen, bolboraren artisau fabrikaziotik hasi eta gaur egungo fabrikatzeko modura arte. 

1910ean, familia Gasteizera joan zen bere jarduerarekin jarraitzeko eta, 1918an, Miranda Ebrora joan ziren, orain arte izan duten lantegirik handiena irekiz. Urte batzuk geroago, Luis, aita, gure lurraldeko landa eremura itzuli zen eta, urteek aurrera egin ahala, bere semeek hartu zuten enpresaren agintea, piroteknikarien laugarren belaunaldia izango zena sortuz. 

FML Pirotecniako tailerra

FML Pirotecniako tailerra

Garai gogorrak
“Erronka zaila da ibilbide luzeko familia enpresa bat mantentzea, baina ezagutza eta eskarmentu kargamentu handiak ditugu”, diote jabeek. Anaientzat, azken bi urteak oso gogorrak izan dira jarduerarik ez izatearen ondorioz. Izan ere, baliabide propioak erabili behar izan dituzte bizirik iraun ahal izateko. Hala ere, eskarmentua eta ilusioa funtsezkoak izan dira zereginean erne eta tinko jarraitzeko.

Anaiek diotenez, udalerri mailan, gora egin du pirotekniaren erabilerak. Haien hitzetan, “su artifizialen gazteluak dira, oraindik ere, herrietako jaietan ikusle gehien erakartzen dituen eta harrera onena duen ikuskizunetako bat”. Hala ere, tradizio horrek “gainbehera nabarmena” izan du, legedi zorrotzaren ondorioz. Anaien ustez, horrek tradizioari kalte egiten dio eta eragotzi egiten die ospakizun pribatuetan erreferentzia bat izatea. 

Egokitzea edo hiltzea    
Gure gizarteko negozio ereduak goitik behera eraldatzen ari dira gaur egun, eta landa eremuetako enpresak ere egokitu egin behar izan dira biziraun ahal izateko. FML Pirotecnia enpresaren jabeen iritziz, lanbidearen iraupena garai bakoitzeko errealitate sozial eta kulturaletara egokitzearen araberakoa da. Horri dagokionez, anaiek deritzote sare sozialak eta Internet “beharrezko erakusleihoa” direla, eta ezinbesteko tresna bat, bezero potentzialei eta enpresari berari laguntzeko. 

Amore eman ordez, familiaren grinak milaka urteko tradizioarekin jarraitzeko motibazioa ematen die, ospakizun bakoitzean alaitasunez eta sinbolismoz beteriko zeruaz gozatzeko aukera izan dezagun. 
 

Comparte
Pribatutasun politika

Información básica sobre protección de datos

RESPONSABLE: DIPUTACIÓN FORAL DE ÁLAVA – Desarrollo Económico

FINALIDAD: La finalidad para la que se tratan los datos personales es contestar a sus solicitudes de información. En caso de suscripción a la newsletter, los datos proporcionados se utilizarán para el envío ocasional de boletines. Y en caso de inscripción en la jornada, para gestionar dicha inscripción.

LEGITIMACIÓN: Consentimiento del interesado.

DESTINATARIOS: No se cederán datos a terceros, salvo obligación legal.

DERECHOS: Dº de acceso, rectificación, supresión y oposición y otros derechos, como se explica en la información adicional.

INFORMACIÓN ADICIONALl: Para obtener más información, puede acceder en el reverso o documento anexo a este fichero.

Información adicional sobre protección de datos

RESPONSABLE: DIPUTACIÓN FORAL DE ÁLAVA – Desarrollo Económico, NIF P-0100000-I, dirección Plaza de la Provincia, 01001 Vitoria-Gasteiz. Email de contacto: info@arabamarket.eus

FINALIDAD: El tratamiento de los datos personales se realiza con la finalidad de contestar a sus solicitudes de información. En caso de suscripción a la newsletter, los datos proporcionados se utilizarán para el envío ocasional de boletines. Y en caso de rellenar el formularo de inscripción en la jornada anual que organizamos, los datos se usarán únicamente para gestionar dicha inscripción. Cualquier otra finalidad distinta de las previstas se comunicará previamente a los titulares de los datos personales para su correspondiente autorización.

LEGITIMACIÓN: La base jurídica en la que se basa el tratamiento es el consentimiento del interesado. Sus datos se conservarán mientras se mantenga la relación comercial o durante el tiempo necesario para cumplir con las obligaciones legales.

DESTINATARIOS: No se cederán datos a terceros ajenos, salvo obligación legal. No existen transferencias internacionales de datos.

DERECHOS: Cualquier cliente tiene derecho a obtener información sobre el tratamiento de sus datos personales; para ejercer el DERECHO DE ACCESO o consulta a sus datos personales, el DERECHO DE RECTIFICACIÓN para modificar datos erróneos o datos incompletos, DERECHO DE SUPRESIÓN o cancelación de sus datos personales cuando ya no sean necesarios para los fines que motivaron el tratamiento, DERECHO DE LIMITACIÓN DEL TRATAMIENTO, DERECHO DE OPOSICIÓN al tratamiento, DERECHO A LA PORTABILIDAD de sus datos personales, puede dirigirse a ARABA 4.0, en el email info@arabamarket.eus.

Ez
Onartzen dut