Gure nortasunaren altxorrak (3)
2022ko maiatzanGure Araba landatarraren oihartzun berriak
«Certo è bellissimo paese, tutto questo spatio si chiama Tierra de Alava»
Andrea Navagiero, Venezia 1563
Gutxi dira historian zehar Arabako lurraldeetako bide, herri eta parajeetan barrena ibili diren bidaiari, oinezko, merkatari eta jende anitzen testigantzak…“Herrialde ederra da, zalantzarik gabe, Arabako Lurraldea da inguru hori guztia”; XVI. mendeko kronista veneziar ospetsu batek edertasun inguratzaile horri buruz egindako baieztapen hori –aipu horrekin egiten du irakurtzeko gonbita Julio César Santoyoren (1972) Viajeros por Álava. Siglos XV al XVIII argitalpenean– Araba landatarra bisitatzen dutenek errepikatzen duten urruneko oihartzunetako bat da, ziurrenik. Araba landatarraren oihartzun gisa ulertzen duguna aldatu egin da, ordea.
Gaur egun, oihartzun horiek, landakoak edo hirigintzakoak izan, sareen bidez entzuten dira batez ere; gizarte digitalaren oihartzunak dira, gure gailu elektronikoetan ugaldu eta errepikatzen diren mezu birbidaliak.
Araba landatar garaikidean hautematen den benetako erresonantzia ez dator mitologiak Eco izenez bataiatu zuen basoetako ninfa hartatik, Nartzisorekin maitemindu eta Hera jainkosak bere kabuz ez hitz egitera eta entzundako azken hitzak errepikatzera bakarrik kondenatu zuen hartatik. Oihartzun berriak beste kontzeptu baten parte dira.
Hala, “soinu errepikatu” definiziotik urrundu eta greziar jatorriko “oihartzuna: etxea, bizilekua” hizkuntza-adierarekin identifikatzen da.
“Eko” balioaz eta bereizgarriaz ari gara –“ekologia, gure etxe komuna”-ri dagokionaz–, horrekin bereizten baitira Arabako herrietako produktu eta zerbitzu asko. Hala, bere kanpo- eta barne-edertasuna erakusten du gure landa-inguruneak, berdearen egungo tonuak osatzen dituzten zertzelada berriekin… ekoturismoa, eco friendly…, etorkizunari begiratzen dioten eta, era berean, ingurunearekiko errespetua ezaugarri duen antzinako landa-jarduera batekin batera bizi diren kategoriekin.
Araba bisitatzen dutenek “ekoetiketa”, Europar Batasunak ingurumen-arloko betekizunei eta praktikei buruzko Europako araudi zorrotza arrakastaz betetzen duten produktu eta zerbitzuen establezimenduak identifikatzeko ematen duen bereizgarri gorena, duten landa-ostatu ugari dituzte.
Araba Marketen honako hauek aurki ditzakezu: hondakinez egindako tresnekin ingurumen-sentsibilizazioko ikuskizunak egiten dituen musika talde ekologiko bat, ziurtagiridun kosmetiko ekologikoen lerro esklusibo bat, bai eta zerbitzuak, azpiegiturak, eta ingurumena ahalik eta gehien errespetatuz egindako elikagai, edari eta artisau-produktu sorta oso bat ere… Izaera pribilegiatu bati lotuta, bere esentziari eutsi nahi dion eta konpromiso hori gaizki tratatzen dugun baina guztiok batzen gaituen gure planetara hedatu nahi duen Araba landatarraren oihartzun berriak dira.