“Basuraleza” (natura-eza)

“Basuraleza” (natura-eza)

Antzerkigileen azalean esnatu naiz gaur. Ea zer iruditzen zaizuen: 

Igo da oihala. Agertokian, baso bateko soilgune bat ageri da, lanbro artean. Txorien txorrotxioa eta erreka baten iragaitea entzuten dira; argiek pixkanaka handitzen dute haien potentzia, eta lanbroa hostotza trinkoaren artean desagertzen ari delako sentsazioa sortzen dute. Fokuek leku bukoliko horren edertasun piktorikoa desitxuratzen duten objektu batzuk erakusten dizkiete ikusleei; errekasto baten ondoan sakabanatuta, ontziak, zigarrokinak, gozokien bilgarriak eta beste hondakin batzuk ikusten ditugu. Ahots alaiak entzuten dira besaulki-patioaren atzealdean. Agertokira bidean doaz aktoreak, mendiko arropa, motxilak eta beste tresna batzuk daramatzatela. Elkarrizketa laburretatik ondoriozta daitekeenez, bi familia dira, elkarren lagunak, eta mendian egun zoriontsua igarotzeko prest daude.
 

 

Taldea agertokira iristearekin batera, eten egin da musika. Fokuek silueten irudia marrazten dute argi kontra, dramatismoa transmititzeko, eta botatako hondakinetan kontzentratzen dute beren potentzia. – Begira! – oihukatu du aita batek, behatzarekin seinalatuz. – Hau lotsa! – erantzun dute taldeko gainerako kideek, greziar koru batek bezala. – Hau lotsa! – errepikatu du taldeak, eta gaitzespenean parte hartzera gonbidatu ditu ikusleak. – Hau lotsa! – erantzun dute antzokiko ikusleek, ozen. – Gaizki heziak izan behar dute herri honetan! – dio amak. 
– Bai horixe! – gaineratu du beste aitak.  –
Iazko udan utzitako zabor guztia dago hemen!oihukatu du taldeak, haserre. Erabateko isiltasuna. Argiak itzali eta oihala jaitsi da.

Deskribatu berri dudan eszenatik bi egia biribil ondoriozta daitezke. Lehena da ez dudala etorkizunik idazle gisa. Bigarrena, eszenak guk uste baino gehiago errepikatzen den egoera bat islatzen duela, graziarik ez duen arren. Pertsona askok agertoki turistiko batean daudela pentsatzen dute mendira irteten direnean, eta espazioaz nahi bezala gozatu ahal dutela ikuskizunak irauten duen bitartean. Sortzen eta uzten dituzten hondakinak (zigarrokinak, ontziak, gozokien bilgarriak, eskuoihal higienikoak) erretiratzeari dagokionez, baina, arduratuko da inguruko garbiketa-zerbitzuren bat. Agian ez dakite zer-nolako ingurumen-inpaktu larria eragiten ari diren. Zigarrokin bakar batek 10 urte baino gehiago behar ditu desintegratzeko; plastikozko poltsa batek, 400 urte inguru; eta eskuoihal txiki batek, berriz, 100 urte baino gehiago. Eta guztiak dira elementu kaltegarriak ingurumenerako.

Martxoan bost urte bete dira basuraleza (natura-eza) terminoa jendaurrean agertu zenetik –2018ko martxoaren 3an agertu zen hitz berria, Basa-bizitzaren Munduko Eguna zela eta, kontzientziazio-kanpaina baten testuinguruan–. Honela definitzen da basuraleza: «Gizakiak sortutako eta naturan utzitako hondakinak».
Hitz berri horren bultzatzaileak, SEO/BirdLife erakundeak, Libera proiektua jarri zuten abian, Ecoembesekin batera, naturan hondakinak uztearen arazoaren aurrean eztabaida publiko handia lortzeko asmoz.
Ezagutza, prebentzioa eta parte-hartzea dira abian den proiektu horren hiru jarduera-ardatzak –gero eta zabalduago dago eta gero eta parte-hartzaile gehiago ditu–, ingurumen-inpaktu handiko arazo kezkagarri bati aurre egiteko.

Beharrezkoa da ‘txipa’ aldatzea, zaborrak gure ekosistema naturala degrada ez dezan. Natura ingurunean hondakinik ez uzteaz gain, honetara pasa behar dugu: ‘Ez ukitu, zaborra da-eta!’ lelotik, ‘Jaso dezagun, zaborra da-eta!’ lelora, natura baita gure ondasun komun nagusia. Zaindu dezagun, geurea da-eta.

Ondo izan

Comparte
Pribatutasun politika

Información básica sobre protección de datos

RESPONSABLE: DIPUTACIÓN FORAL DE ÁLAVA – Desarrollo Económico

FINALIDAD: La finalidad para la que se tratan los datos personales es contestar a sus solicitudes de información. En caso de suscripción a la newsletter, los datos proporcionados se utilizarán para el envío ocasional de boletines. Y en caso de inscripción en la jornada, para gestionar dicha inscripción.

LEGITIMACIÓN: Consentimiento del interesado.

DESTINATARIOS: No se cederán datos a terceros, salvo obligación legal.

DERECHOS: Dº de acceso, rectificación, supresión y oposición y otros derechos, como se explica en la información adicional.

INFORMACIÓN ADICIONALl: Para obtener más información, puede acceder en el reverso o documento anexo a este fichero.

Información adicional sobre protección de datos

RESPONSABLE: DIPUTACIÓN FORAL DE ÁLAVA – Desarrollo Económico, NIF P-0100000-I, dirección Plaza de la Provincia, 01001 Vitoria-Gasteiz. Email de contacto: info@arabamarket.eus

FINALIDAD: El tratamiento de los datos personales se realiza con la finalidad de contestar a sus solicitudes de información. En caso de suscripción a la newsletter, los datos proporcionados se utilizarán para el envío ocasional de boletines. Y en caso de rellenar el formularo de inscripción en la jornada anual que organizamos, los datos se usarán únicamente para gestionar dicha inscripción. Cualquier otra finalidad distinta de las previstas se comunicará previamente a los titulares de los datos personales para su correspondiente autorización.

LEGITIMACIÓN: La base jurídica en la que se basa el tratamiento es el consentimiento del interesado. Sus datos se conservarán mientras se mantenga la relación comercial o durante el tiempo necesario para cumplir con las obligaciones legales.

DESTINATARIOS: No se cederán datos a terceros ajenos, salvo obligación legal. No existen transferencias internacionales de datos.

DERECHOS: Cualquier cliente tiene derecho a obtener información sobre el tratamiento de sus datos personales; para ejercer el DERECHO DE ACCESO o consulta a sus datos personales, el DERECHO DE RECTIFICACIÓN para modificar datos erróneos o datos incompletos, DERECHO DE SUPRESIÓN o cancelación de sus datos personales cuando ya no sean necesarios para los fines que motivaron el tratamiento, DERECHO DE LIMITACIÓN DEL TRATAMIENTO, DERECHO DE OPOSICIÓN al tratamiento, DERECHO A LA PORTABILIDAD de sus datos personales, puede dirigirse a ARABA 4.0, en el email info@arabamarket.eus.

Ez
Onartzen dut