Araba Market bonuak astebete eskasean agortu dira
2021ko azaroaAzarorako eta abendurako atera ziren ia 10.000 Araba Market bonuak (bigarren edizioko 6.250 bonuak, gehi lehenengo ediziotik geratzen zirenak) agortu egin dira egun gutxi batzuetan. Bonuen bigarren edizioa azaroaren 15eko 9:00etan jarri zen martxan eta gaur, azaroaren 23an, lehen orduan ez zen bonurik geratzen salgai. Sekulako arrakasta izan da harrerari dagokionez: aurreikuspen guztiak gainditu dira.
Guztira 25.000 bonu jaulki eta saldu dira, Arabako herrietako merkatuaren plataforma uztailean abian jarri zenetik. Araba Marketen izena eman duten 256 negozioetatik 174k parte hartu dute aurtengo bonu programan, hau da, programaren lehen urtea izan den honetan. Pertsona-talde bat da, eta aurrera eramaten dituzten jarduerek paisaia koloretsua hartzen dute, landa-eremuko Arabaren aniztasuna islatuz.
Ile-apaindegiak, taxi-gidariak, liburu-dendak, fisioterapeutak, optikak eta farmaziak, upeltegiak, moda, gaztandegiak, animalia-terapia, belar-dendak, argazkigintzaren arloko profesionalak, olio-ekoizleak, ezti-ekoizleak, abeltzainak, elikadura dendak, lanparen diseinua, opari-dendak, nekazaritza-turismoak, jatetxeak, aisialdiko instalazioak, irakaskuntzaren arloko profesionalak eta beste asko dira Araba Market plataformako kide. Plataformaren xedea landa-eremuko Arabako merkatuko produktuak eta zerbitzuak ikusaraztea, sustatzea eta horiei buruz sentsibilizatzea da.
Negozio bakoitzaren atzean pertsonak daude, eta baita ilusio bat eta bizi-proiektu bat ere. Proiektuak eragina du Arabako herriek bizirik irauteko orduan eta bultzatu egiten du bertako biztanleen bizi kalitatea, hiri-ereduaren aurreko bizimodu alternatiboa ahalbidetuz. Pertsona horiei guztiei esker, kalitate goreneko bertako produktu naturalak eros ditzakegu. Pertsona horiek dira beren ingurune hurbilari zerbitzuak ematen dizkiotenak, eta baita Arabako ingurune natural pribilegiatura egiten ditugun bisita eta joan-etorrietan harrera egiten digutenak eta arreta ematen digutenak ere.
Eskerrik asko Araba Market osatzen duten pertsona guztiei eta beren erosketekin Arabako erronka demografikoari aurre egiten laguntzen dutenei, hau da, despopulazioa saihesteko eta lurraldeko herri guztietan bizi-kalitatea bermatzeko helburuan laguntzen dutenei. Gaur albiste hori ospatzeko eguna dugu, baina Araba Market proiektua hasi besterik ez da egin, eta oraindik ere lan handia dugu aurretik.
Izan ere, bihar, bonuekin eta bonurik gabe, ehunka arabar —egunero bezala— beren zeregin eta proiektuetara itzuliko baitira, Arabako herrietako egunek argitzean duten ilusioarekin eta ziurgabetasunarekin, baina borrokatzen ari direna eta guk, auzokoek, gozatu dezakeguna egiteari utzi gabe.
Eskerrik asko!