Zer da Araba Market?
Arabako landa-eremuko negozioen erakusleiho-plataforma
Erronka demografikoari aurre egiteko tresna, Arabako Foru Aldundiak eta lurraldeko kuadrillek sortua
Helburu nagusi hauek ditu:
1Landa-eremuko Araban jarduera ekonomikoa garatzen duten negozioei eta profesionalei sustapen-kanal bat ematea, salmentak handitzeko aukera eta ikusgarritasun handiagoa izan dezaten.
2Arabako landa-inguruneko bizimoduaren abantailei buruz sentsibilizatzea.
3Landako Araba sustatzea, lan egiteko eta ekiteko ingurune natural gisa.
Zer abantaila ditu?
Landa-inguruneko negozioetarako
1Zure doako erakusleihoa InternetenAraba Market plataformak zure negozioaren erakusleiho guztiz doakoa gaituko du Interneten, eta sustapen-ekintzak egingo ditu sare sozialetan, zure negozioaren ikusgarritasuna areagotzeko.
2Zure orri pertsonalizatua plataformanInskribatutako negozio bakoitzak orrialde bat izango du Araba Market plataforman, zure erakusleihoa pertsonalizatu ahal izateko zure produktu edo zerbitzuak sustatuz, mezu, argazki, bideo eta abarren bidez.
3Deskontu-txekeak, zure salmentak handitzekoAraba Marketeko kide izanda, + 8 Araba Market txeke-programaren onuradun izango zara. Zure negozioak 20€ sartuko ditu eta zure bezeroak 12 € ordainduko ditu.
JENDEARENTZAT
1Arabako landa-inguruneko produktuak sarbide errazaZuzeneko sarbidea tokiko produktuetarako eta orain arte gutxi ikusten ziren kalitatezko zerbitzuen eskaintza handira. Arabako landa-ingurunearen iraunkortasunari laguntzeko balio erantsiarekin.
2Erosketak eroso egiteaErosketak eroso egin ahal izango dituzte Arabako eta Trebiñuko udalerrietako produktu- eta zerbitzu-kategorien araberako bilatzaile baten bidez.
3%40ko aurrezkia erosketetanAraba Marketen sustapen-kanpainan, jendeak 12 €-ren truke erabil ditzake 20 €-ko balioa duten + 8 txekeak, Araba Marketen inskribatutako negozioetan erosketak egiteko. Bezero bakoitzak 10 + 8 txeke erabil ditzake, gehienez.
Txekeen kanpainaren iraupena:
- Txekeak amaitu arte
- Azken eguna:
Txekeen erosteko: 2023eko abenduaren 30era arte
Txekeak trukatzeko: 2023eko abenduaren 30era arte
Arabako herrien merkatua
Araba Marketek Arabako landa-ingurunearen kalitatea proiektatzen du, beren jarduerarekin beren herriak bizirik mantentzen laguntzen duten pertsonen bidez. Horregatik, Araba Marketen inskribatutako negozio bakoitzaren azalean pertsonak agertzen dira, izen komertzialarekin batera, Arabako aberastasunik handiena, zalantzarik gabe. Araba Marketen izena emanda dauden negozio batzuen azaleko argazkia duzu hemen. Hurrengoa zurea izatera gonbidatzen zaitugu.
Artea
Upeltegia
Landetxea
Fisioterapia
Baserri-eskola
Moda
Okindegia
Ile-apainketa eta estetika
Produktu ekologikoak
Gaztak eta eztia
Sagardotegia
Supermerkatua
Abentura Turismoa
Mintegia
Nork eman dezake izena?
ARABAKO ETA TREBIÑUKO LANDA-INGURUNEA
1Pertsona autonomoak eta mikroenpresakAutonomoak eta mikroenpresak, baldin eta beren enpresa-jarduera Arabako eta Trebiñuko landa-ingurunean kokatuta badaude eta jarduera ekonomikoen gaineko zergaren epigraferen batean alta emanda badaude. Epigrafe horiek 1. eranskina webgunean azaitzen dira.
2Zer da mikroenpresa?a) Ustiapen ekonomikoa egitea .
b) Bere aktiboa edo eragiketa-bolumena 2 milioi eurotik gorakoa ez izatea.
d) Bere plantillaren batez bestekoa 10 langile baino gehiagokoa ez izatea.
Autonomoek eta mikroenpresek 5.000 biztanletik beherako biztanleguneetan eduki behar dute negozioa.
ERANSKINAK
1. eranskina
Araba Market-en eta deskontu-txekeen programa inskriba daitezkeen jarduera ekonomikoak
2. eranskina
Araba Market deskontu-txekeen programarako aurkeztu beharreko agiriak
Salbuespenez, parte hartu ahal izango dute eranskin horretan adierazitakoez bestelako talde eta/edo epigrafeetan dauden negozioek, baldin eta Arabako Foru Aldundiak irizten badio haien ezaugarriak eta jarduera bat datozela programa honen izaerarekin eta helburuekin.
Zure jarduera ekonomikoaren tipologia dela-eta zalantza baduzu ea zure negozioa inskriba dezakezun, galdetu ezazu zure kuadrillan.
Zer behar duzu izena emateko?
Helbide elektroniko bat, harremanetarako datuak eta plataforman argitaratzea nahi dituzun irudiak eta informazioa beharko dituzu. Inprimaki elektronikoak laguntza-sistema bat eta adibideak eskainiko dizkizu, urratsez urrats, hura betetzeko eta zure irudiak bidaltzeko. Gainera, laguntza behar baduzu, laguntza teknikoko telefonoarekin jar zaitezke harremanetan.
Honako hauek aurkeztu beharko dituzu:
Negozioko pertsona baten edo batzuen argazkia (webgune honetan agertzen direnen antzekoa), produktu eta zerbitzuen bilaketetan aurkezpen gisa ager dadin negozioaren eta herriaren izenekin batera.
Zure jarduerari eta produktuei buruzko informazio komertziala, eta publikoarekin harremanetan jartzeko datuak, eskaerak egin diezazkizuten.
Gainera, aukera izango duzu:
Negozioaren orrialde pertsonalizatuan agertzea nahi dituzun irudiak, bideoak eta mezuak erakusteko.