Sasoiko orburuak arkume-hazikontxoz eta boletusez beteak
2021ko abenduaGabonetako edo urte amaierako zure menua berritu nahi duzu?
Badatoz Gabonak, eta Araba Marketek errezeta berezi bat dakarkizu, Hector Oribe egile sukaldariaren eskutik. Egun berezi hauetan, zure anfitrioiei esperientzia gastronomiko ezin hobea opari diezaiezun nahi dugu, lehengaiaren mimoaren eta sasoiko produktuaren bidez egindako plater batekin; bere sasoiko orburu goxoak, arkume-hazikontxoz eta boletusez beteak.
OSAGAIAK (4 PERTSONARENTZAT)
- - 12 orburu fresko
- - tipulin bat
- - baratxuri-ale bat
- -250 g boletus
- - 250 g arkume-hazikontxo
- - brandya
- - oliba olioa, gatzea eta piperra
PRESTAKETA
Orburuak ondo garbitu eta uretan egosi 10 minutuz, samur egon arte. Hozten utzi, eta gorde egingo ditugu.
Betegarria egiteko, tipulina eta baratxuria txikitu, eta zartagin batean jarriko ditugu, biguntzen. Bigun-bigun daudenean, Boletusak gehituko ditugu, garbituta eta txikituta, eta gorritu egingo ditugu, prest egon arte.
Ondoren, arkume-hazikontxoak gehituko ditugu, garbitu eta zatitu ondoren. Sua igo eta brandya gehituko diogu. Dena egosten utziko dugu 10 minutuz. Gatza eta piperra bota, eta ontzi batera aterako dugu, hozteko.
Orburuak hoztu ondoren, zurtoina eta bihotza kendu eta onddoekin eta arkume-hazikontxoekin beteko ditugu. Guztiak beteta ditugunean, labean berotuko ditugu 180 gradutan 10 minutuz, eta platerean jarriko ditugu, Boletus saltsa batekin lagunduta.
Eguberri on eta on egin!