Milaka urteko tradizioa, zapore paregabea.
2022ko ekainaIdiazabal jatorri-deitura duen gazta erreferentea da Europako gazten munduan. 1992an, Europako Erkidegoko 3.000 sukaldarik baino gehiagok Europako Sukaldaritza Ondare izendatu zuten. 1993an, Nazioarteko Gastronomia Akademiak Urrezko Domina eman zion, jatorri-deitura hori Europako gaztarik onenetakotzat hartuta.
Harrezkero, Idiazabal gazta ekoizten duten gaztandegiek etengabe jaso dituzte sariak eta goraipamenak, eta horien artean daude Arabako gaztandegi asko. Izan ere, milaka urteko tradizioa du Arabak latxa edo karrantzar arraza autoktonoetako ardien esnearekin Idiazabal gazta egiten.
Antzinako lana da gaztaren ekoizpena, eta belaunaldiz belaunaldi pasatzen dira lan horren sekretuak eta egiten jakitea.
Inosoko Ziorregi gaztandegiko Zuriñeren familiak, esaterako, bizitza osoa eman du gazta mota hori egiten, eta garapen osoaz arduratzen dira, esnea emango duten ardien zaintzatik hasi eta banatu arte.
Berak eta bere senarrak KM0 produktuen aldeko apustua egiten dute, eta eurek hazitako ardi latxen esnearekin euren gaztandegian osorik ekoitzitako gaztak eskaintzen dizkiete bezeroei; izan ere, prozesuak hobeto kontrolatzeko eta, beraz, azken produktuaren kalitatea hobetzeko aukera ematen die horrek.
Landa-inguruaren aldeko apustua ere egin du familiak, eta ez zuen zalantzarik izan familiaren gaztagintzarekin jarraitzeko eta bere landa-gunearen barruan mantentzeko. Hala ere, ahalik eta gehien egokitu da merkatuaren eskakizun berrietara, eta web orri bat eta Instagram sare sozialean profil bat sortzeaz gainera, Araba Market plataformaren +8 Txekeena bezalako programa digitaletan parte hartu du.
Baliabide horiek salmenta errazten diete eta bezeroak segurtatzen eta produktu tradizionalak, kalitatezkoak, iraunkorrak eta natura-ingurumena errespetatzen dutenak aurkitu ahal izateko aukerak erakarrita Araba Market bezalako plataforma-erakusleihoak bisitatzen dituztenen artean beren ikusgarritasuna handitzen laguntzen diete.
Araba Market osatzen duten gaztandegi hau eta beste batzuk ikusi nahi badituzu, sakatu hemen.