La Cabaña Pottery and Plants, geldiune bat egiteko lekua

La Cabaña Pottery and Plants, geldiune bat egiteko lekua
 2023ko otsailak 

Trafikoa, argi distiratsuak eta gailu elektronikoak bezalako estimuluz inguratuta bizi gara. Gainkarga sentsorial hori nekagarria izan daiteke, eta batzuetan estresa eta antsietatea eragin ditzake. Hiriko munduaren errutinatik deskonektatzea ezinbesteko beharra izan daiteke askotan gure bizimodua hobetzeko eta gure ongizatea sustatzeko.

Gelditu, hartu arnas eta erlaxatu. Sarriako La Cabaña Pottery & Plants-ek yoga, zeramika eta landareen laborantza konbinatzen dituzten esperientziak eskaintzen ditu mendietara begira dagoen baserri birgaitu batean. Maitaneren eta bere taldearen helburua da zure gorputza aktibatzea, burua askatzea eta sormena zabaltzen uztea, zure ongizate fisikoa, emozionala eta soziala hobetzeko. Eskaintzen dituzten jarduerak modu estrategikoan konbinatzeko aukeragatik eta xarma handiko espazio batean garatzeak dakarren balio erantsiagatik sortu zuen jabeak proiektua.

Horrelako negozioek geure buruarekin eta inguratzen gaituen munduarekin konektatzen laguntzen digute, bai eta estimulu horietatik aldentzen eta naturaren lasaitasunaz gozatzen ere. “Gero eta jende gehiago joaten da herrira aire garbia arnastera, motorren zarataren ordez txorien kantuak entzutera, eta aplikazio elektriko baten algoritmoen ordez naturaren zikloek markatutako erritmoen bila” dio negozio berezi honen jabe gazteak.


Maitanek azaldu digunez, behar propio batengatik sortu zen ideia. Aste barruko aisialdian yoga eta zeramika egiten zituen. Zoritxarrez, eskoletarako joan-etorriek estres handia eragiten zioten, eta jarduerak egiteko erabiltzen zituzten lekuek ere ez zuten erabat konbentzitzen. Hori dela eta, esperientzia ez zen guztiz atsegina, eta kaltegarria ere izan zitekeen luzera, nolabait, bere osasun fisiko eta mentalerako. Asteburuetan, aitona-amonen Sarriako etxera joaten zen, ordea, eta han leku handi, lasai eta abegikor bat zuen, gauzak egiten eta pilak kargatzen orduak eta orduak emateko. Hala, honela pentsatu zuen, orduan: “Eta jarduera horiek herriko etxean egiten baditut asteburuetan, erlaxatuta gaudenean eta denbora libre gehiago dugunean?” Horrela sortu zen yoga, bruncha eta zeramika tailerra konbinatzen dituen Toca Tierra (Ukitu Lurra) esperientzia.


Negozio horretako zerbitzuek eskaintzen dituzten esperientziek bertan parte hartzen duten pertsona guztien ongizate fisiko, mental eta soziala hobetzen laguntzen dute. Helburu horiek lortzeko, intentsitate ertaineko ariketa fisikoa egiten da, betiere pertsona bakoitzari egokitua, eta, horri esker, gorputza eta burua erlaxatzen dira. Elikadura osasuntsuaren aldeko apustua egiten dute, produktu freskoa eta hurbilekoa lehenetsiz. Horri esker, banaka erlaxatuta, indarrak modu osasungarrian berreskuratzeko eta parte-hartzaileen artean talde-harreman estuagoa ezartzeko aukera dugu. “Azkenik, eta eskuak lokatzez zikinduta, sormena jariatzen uzten dugu, gure gustu eta interes berberak dituzten pertsonekin harremanetan jartzen garen bitartean, esperientzian zehar pantailak eta eguneroko kezkak alde batera utzita”, kontatu digu Maitanek.


Gazte ekintzaile honen moduko negozio-jarduerari esker, gure herrietako kalitatezko turismoa sustatu eta haien oparotasun ekonomikoa bermatzen da, bertako biztanleria iraunkorra finkatzeaz gain. Azken horrek sendotzen ditu landa eremuko oinarrizko zerbitzu publikoak, eta hainbeste miresten eta gozatzen dugun ingurune naturala benetan zaintzen laguntzen du. “Gizakiaren izaerara hurbiltzeko modu bat delako gomendatuko genuke turismo mota hori, zuhaitzetatik eta lurretik hormigoizko moletatik eta asfaltotik baino hurbilago baitago”, dio La Cabaña Pottery and plantsen jabeak.
 

Comparte
Pribatutasun politika

Información básica sobre protección de datos

RESPONSABLE: DIPUTACIÓN FORAL DE ÁLAVA – Desarrollo Económico

FINALIDAD: La finalidad para la que se tratan los datos personales es contestar a sus solicitudes de información. En caso de suscripción a la newsletter, los datos proporcionados se utilizarán para el envío ocasional de boletines. Y en caso de inscripción en la jornada, para gestionar dicha inscripción.

LEGITIMACIÓN: Consentimiento del interesado.

DESTINATARIOS: No se cederán datos a terceros, salvo obligación legal.

DERECHOS: Dº de acceso, rectificación, supresión y oposición y otros derechos, como se explica en la información adicional.

INFORMACIÓN ADICIONALl: Para obtener más información, puede acceder en el reverso o documento anexo a este fichero.

Información adicional sobre protección de datos

RESPONSABLE: DIPUTACIÓN FORAL DE ÁLAVA – Desarrollo Económico, NIF P-0100000-I, dirección Plaza de la Provincia, 01001 Vitoria-Gasteiz. Email de contacto: info@arabamarket.eus

FINALIDAD: El tratamiento de los datos personales se realiza con la finalidad de contestar a sus solicitudes de información. En caso de suscripción a la newsletter, los datos proporcionados se utilizarán para el envío ocasional de boletines. Y en caso de rellenar el formularo de inscripción en la jornada anual que organizamos, los datos se usarán únicamente para gestionar dicha inscripción. Cualquier otra finalidad distinta de las previstas se comunicará previamente a los titulares de los datos personales para su correspondiente autorización.

LEGITIMACIÓN: La base jurídica en la que se basa el tratamiento es el consentimiento del interesado. Sus datos se conservarán mientras se mantenga la relación comercial o durante el tiempo necesario para cumplir con las obligaciones legales.

DESTINATARIOS: No se cederán datos a terceros ajenos, salvo obligación legal. No existen transferencias internacionales de datos.

DERECHOS: Cualquier cliente tiene derecho a obtener información sobre el tratamiento de sus datos personales; para ejercer el DERECHO DE ACCESO o consulta a sus datos personales, el DERECHO DE RECTIFICACIÓN para modificar datos erróneos o datos incompletos, DERECHO DE SUPRESIÓN o cancelación de sus datos personales cuando ya no sean necesarios para los fines que motivaron el tratamiento, DERECHO DE LIMITACIÓN DEL TRATAMIENTO, DERECHO DE OPOSICIÓN al tratamiento, DERECHO A LA PORTABILIDAD de sus datos personales, puede dirigirse a ARABA 4.0, en el email info@arabamarket.eus.

Ez
Onartzen dut