Haizea Gorbeiako Artzainaren kontakizunak (3)

Haizea Gorbeiako Artzainaren kontakizunak (3)
2022ko apirila

Arabako basoen interneta

Gaur, animaliok aspaldidanik ezagutzen dugun gertaera bati buruz hitz egin nahi dizuet; naturak ezkutuan gorde du, milaka urtean, gizakientzat harrigarria den fenomeno hori, azken hamarkadetan ikerketa zientifikoen kate batek aurkitu eta egiaztatu duen arte: zuhaitzek elkarrekin hitz egiten dute, elkarri laguntzen diote eta elkartasunez babesten dute elkar.

Espezie berekoak izan edo ez, basoetako zuhaitzak elkarren artean konektatuta daude, euren artean eta zuhaitzen sustraiekin lotutako lurpeko onddo-sare baten bidez; sare horrek mikorriza-sarea izena du (mico = onddo, riza = erro). Horren bidez, karbonoa, ura, azukrea, nitrogenoa eta fosforoa bezalako bizi-baliabideak transmititzen dira, baina informazio konplexuagoa ere partekatzen dute, seinaleen bidez.

Sareak arriskuez ohartarazteko aukera ematen die. Horren adibide harrigarri bat Van Hoven zoologo hegoafrikarrak aurkitu zuen, 90eko hamarkadan. Haren ikerketak argitara eman zuenez, hausnarkari goseti baten mehatxupean daudenean, alerta-seinale bat igortzen diote akaziek beren zuhaitz-taldeari, eta pozoi toxiko bat sortzen dute hostoetan bospasei minututan, autodefentsa gisa. Van Hovenek egiaztatu zuen elkarrengandik urrun dauden akaziak direla hausnarkariek gehien erabiltzen dituztenak.

Duela gutxi egindako ikerketa batean, hainbat Douglas izei landatu zituzten elkarrekin negutegi batean; horietako batzuk, poro finezko poltsetan isolatuta. Zuhaitz jakin batzuek estresa jasan zuten, hostoak jaten zituzten larbekin eragindako infekzio baten bidez. Berehala, mikorrizen sarera konektatuta zeuden zuhaitzak entzimak sortzen hasi ziren immunitate-sistema gainaktibatzeko eta indartsuago egoteko; lurretik poltsa bidez isolatuta zeuden zuhaitzek, berriz, ez zuten aldaketa metabolikorik erakutsi, eta erasoa jasateko arrisku handiagoa izan zuten.

Zuhaitz batzuk baldintza txarragoetan daudenean ere laguntzen diote elkarri, eta Peter Wohlleben baso-ingeniari alemaniarrak bere Zuhaitzen bizitza sekretua lanean deskribatzen duena bezalako kasu maitagarriak gertatzen dira; izan ere, duela laurehun urte baino gehiago moztutako pago baten motzondoak oraindik ere bizirik dirauela deskubritu zuen, azal lodiaren azpian klorofila berdea duela; hostorik ez duenez azukrea sortzeko, ondoko zuhaitzek mantendu dute bizirik motzondoa, sarearen bidez. Zoragarria, ezta? 

Suzanne Simard zientzialaria (Columbia Britainiarreko Unibertsitateko doktorea Vancouverren) eta bere ikerketa-taldea dira Wood Wide Web (basoetako internetaren antzeko zerbait) izeneko komunikazio-sare harrigarri horren funtzionamenduaren aurkitzaileak. Ikerketa sakon batek frogatu zuen, halaber, zuhaitzek rol desberdinak jokatzen dituztela lurpeko sare horren barruan. Zuhaitz handienak eta zaharrenak (“ama zuhaitz” gisa ezagunak) dira gainerakoekin gehien konektatuta daudenak eta bizi-baliabideak zuhaitz gazteenetara transferitzen laguntzen dutenak.

Beste azterlan interesgarri batek eskala globalean aurkezten du Wood Wide Webaren lehen mapa. Zuricheko (Suitza) Eskola Politekniko Federaleko Crowther laborategiko eta Stanfordeko (Ameriketako Estatu Batuak) Unibertsitateko ikertzaileek egin zuten datu-basea (baso-inbentarioko 11 milioi lursail baino gehiagoren mapaketa, 70 herrialde baino gehiagotako 28.000 zuhaitz-espezie baino gehiago dituena). 

Azaldutako horretatik guztitik ondorioztatzen denez, elkarri onura egiteko eta elkar laguntzeko, komunitatean elkarrekin bizi den natura baten lotura solidarioak ezkutatzen ditu landa-eremuko gure Arabak bere baso-estalkiaren atzean. Bizi-paisaia hostotsu horiekin batera, gure hiri-baso txikiak zabaltzen dira, gure herriak; lankidetzarako eta helburuak partekatzeko lotura komunitarioen sare baten bidez eratu dira horiek ere.

Naturak erakusten digu lankidetza dela biderik onena etorkizuneko erronkei eta mehatxuei aurre egiteko; ekosistema gai da konektibitate-sare bat garatzeko, lankidetza hori bultzatzeko. Gaur egun, banda zabaleko konektibitate-sare bikaina du Araba landatarrak, Araba Konektatua proiektuaren garapenarekin ezarritakoa. Hala, funtsezko tresna da proiektu hori, bertako herriei irauten laguntzeko.

Araba Marketen bidez Arabako herrietako negozio txikien sarearekin bat egitera animatu nahi zaitut. Zure erosketekin, tokiko produktu eta zerbitzuen onurez gozatzeaz gain, Arabako landa-bizitzaren ekosistema osatzen duen sarea mantentzen laguntzen duzu. Beste gauza bat: gustatuko litzaidake artikulu honek zuhaitz arteko zure hurrengo ibilaldia atseginagoa egiten laguntzea.

 

Ondo izan.
 

Comparte
Pribatutasun politika

Información básica sobre protección de datos

RESPONSABLE: DIPUTACIÓN FORAL DE ÁLAVA – Desarrollo Económico

FINALIDAD: La finalidad para la que se tratan los datos personales es contestar a sus solicitudes de información. En caso de suscripción a la newsletter, los datos proporcionados se utilizarán para el envío ocasional de boletines. Y en caso de inscripción en la jornada, para gestionar dicha inscripción.

LEGITIMACIÓN: Consentimiento del interesado.

DESTINATARIOS: No se cederán datos a terceros, salvo obligación legal.

DERECHOS: Dº de acceso, rectificación, supresión y oposición y otros derechos, como se explica en la información adicional.

INFORMACIÓN ADICIONALl: Para obtener más información, puede acceder en el reverso o documento anexo a este fichero.

Información adicional sobre protección de datos

RESPONSABLE: DIPUTACIÓN FORAL DE ÁLAVA – Desarrollo Económico, NIF P-0100000-I, dirección Plaza de la Provincia, 01001 Vitoria-Gasteiz. Email de contacto: info@arabamarket.eus

FINALIDAD: El tratamiento de los datos personales se realiza con la finalidad de contestar a sus solicitudes de información. En caso de suscripción a la newsletter, los datos proporcionados se utilizarán para el envío ocasional de boletines. Y en caso de rellenar el formularo de inscripción en la jornada anual que organizamos, los datos se usarán únicamente para gestionar dicha inscripción. Cualquier otra finalidad distinta de las previstas se comunicará previamente a los titulares de los datos personales para su correspondiente autorización.

LEGITIMACIÓN: La base jurídica en la que se basa el tratamiento es el consentimiento del interesado. Sus datos se conservarán mientras se mantenga la relación comercial o durante el tiempo necesario para cumplir con las obligaciones legales.

DESTINATARIOS: No se cederán datos a terceros ajenos, salvo obligación legal. No existen transferencias internacionales de datos.

DERECHOS: Cualquier cliente tiene derecho a obtener información sobre el tratamiento de sus datos personales; para ejercer el DERECHO DE ACCESO o consulta a sus datos personales, el DERECHO DE RECTIFICACIÓN para modificar datos erróneos o datos incompletos, DERECHO DE SUPRESIÓN o cancelación de sus datos personales cuando ya no sean necesarios para los fines que motivaron el tratamiento, DERECHO DE LIMITACIÓN DEL TRATAMIENTO, DERECHO DE OPOSICIÓN al tratamiento, DERECHO A LA PORTABILIDAD de sus datos personales, puede dirigirse a ARABA 4.0, en el email info@arabamarket.eus.

Ez
Onartzen dut