Araba Market bonuen edizio berria
2021ko azaroaBonuen lehen edizioak izandako arrakastaren ondoren, azaroaren 15tik aurrera beste edizio bat jarriko da abian, Gabonetako kanpaina hastear dela eta, landa-negozioetan kontsumoa sustatzeko.
Negozioak
Bigarren edizio honetako berrikuntza nagusia negozioetarako bonuen trukerako mugarik ez egotea da. Lehenengo edizioan, 188 bonu truka zitezkeen, gehienez, Araba Market bonu-kanpainan inskribatutako negozio bakoitzean. Orain, bonuen 2. edizioarekin, markatzaile hori kenduko zaie izena eman duten negozioei, eta, beraz, bezeroek erosketak egiteko aurkezten dituzten bonu guztiak trukatu ahal izango dituzte, mugarik gabe.
Pertsona erosleak
Bonu berri horiek erosi nahi dituzten pertsona guztientzat, gehienez ere 10 bonu izango dira NANeko. Edizio berri honen hasieratik aurrera, oraindik kontsumitu gabeko bonuak dituzten pertsonek Araba Marketeko edozein negoziotan erabili ahal izango dituzte, eta, nahi izanez gero, beste 10 bonu erosteko aukera izango dute.
Iraupena
Bigarren edizioan azaroa eta abendua estaltzeko 6.250 bonu jarriko dira salgai. Bonuak 2021eko abenduaren 29ra arte erosi ahal izango dira, eta negozioek hilaren 30era arte izango dute horiek trukatzeko aukera.
Non erosi?
Oso erraza da Araba Market bonuak eskuratzea; erosteko, hemen klikatu. Edo informazio gehiago nahi baduzu, sakatu hemen. Arreta pertsonalizatuko telefonoa ere baduzu, edozein zalantza argitzeko: 945 217 210 (09:00-14:00, ASTELEHENETIK OSTIRALERA).