Angosto Kanpina, babesleku baketsu eta lasaia
2023eko maiatzaHiriko bizimodu azkarretik ihes egitea naturaz eta lasaitasunaz gozatzeko. Zure kanpadenda zuhaitz hostotsuz inguratutako leku batean muntatzea. Inguruko paisaien ikuspegi panoramikoak dituzten igerilekuak eta bidezidor naturalak. Ibilaldiak baso oparoen, larre berezien eta borborrean dauden errekastoen artean. Ezaguna egiten zaizu? Hortaz, seguru inoiz kanpin batean hartu duzula ostatu.
Gure erakustokian, esaterako, Ignacio aurkituko duzu, Angosto kanpinaren jabea. Bere ostatua Villanañeko barnealdean dago, Gaubeako Haranaren bihotzean, naturaz, floraz eta faunaz inguratutako ingurune pribilegiatu batean.
Kanpineko instalazioetan ur-iturria, ur berodun igerilekua, taberna, supermerkatua eta aparkalekua daude. Ostatuari dagokionez, hiru mota daude: bungalow txikiak, handiak eta partzelak, dendarekin edo autokarabanarekin kanpatzeko.
Uda Gaubean igarotzen zuten eta landa-turismoa bultzatuko zuen proiektu bat sortzearekin amesten zuten lau gazterekin hasi zen dena. Amets hura egia bihurtzea lortu zuten duela bi hamarkada baino gehiago. Angosto kanpineko bazkideek beren lurraldetik ekiteko motibazioa izan zuten, Añanako inguru pribilegiatuan bizitzen jarraitu ahal izateko.
Kanpinetako turismoak hainbat onura dakarzkio gure lurraldeari, bai maila ekonomikoan, bai gizarte eta ingurumen mailan ere. Batez ere Villanañe eta antzeko herriei, zeinak nagusiki turismotik bizi baitira.
Hala ere, ez dugu ahaztu behar landa-turismoa modu jasangarrian eta tokiko ingurumena eta kultura errespetatuz kudeatu behar dela, inpaktu negatiboak saihestuz, hala nola baliabideen gehiegizko ustiapena, benetakotasun kulturalaren galera eta ingurunearen degradazioa.
Egonaldi lasai bat egin nahi baduzu edertasun landatarrez inguratuta, zinez gomendatzen dizugu Angosto kanpinean ostatu hartzea, natura betean dagoen babesleku baketsu eta lasaia baita. Mila esker gure lurraldeari bizia emateagatik!